XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KULTURA

-Erakusketa bat, berezia, bada Mondragoi-Arrasaten hasia egun hauetan, eta ondoko ilabeteetan Legazpi, Irun, Zarautz eta Donostiak ere ukanen dutena.

Kuadro eta pinturak dira hor erakutsiak, holako obren prezatzeko gogoa ematekotan, eta gostuarekin batean giltza edo gako batzu ere bai, gai horien mezuan bakotxa bera ere barnago sartzeko.

Hamasei pintura badira gutienetik hor gehienak Gipuzkoako artistenak eta artista haundiak ere bai horien artean.

- Nafarroako monumentuen seigarren alea ateratu du: Zangozako merinaldearena.

Bigarrena da hau Zangoza merinaldeaz.

Erran behar da aberatsa dela Nafarroako merinaldeen artean hau, hedatuena ere bai, jendetzez beteena ez bada ere, hortakotz du balio holako aipamenik, eta gehiago ere.

- Musika bandak bildu dira Oñatin, 21 banda arduradun ere bai haiekin.

Hiru ziren manera berezi baten Gipuzkoako herri horretan batuak, musikaldi bat zinez ederra eginez.

Antonio Ibarrondo musikagilea dute parada horren karietarat Oñatin omendu, hura baitzen Oñati, Bilbo eta Sestaoko banden zuzendari izan.

- Artista gazteak, tokikoak, laguntzen ditu Nafarroak.

Joan den urtean, sariketak eginik, kuraiestatu zituen hor bereko udala edo hiriak.

Aurten ditu artixta haien lanak argitzan ezarri: haien 84 obra erakutsiak izan dira Ciudadelako Arma Aretoen (Roberto Barbero, Susana de Santiago eta Koldo Sebastian ziren hiru artista sarituak), eta beraz hor txalotzen diren obren autoreak.

EKONOMIA

- Lanarentzat asko tratu mota, batean bat eta bestean bestea, baderabilate Nafarroan ere beste asko tokitan bezala.

Lantegi zabaltzeko abiadura batzu badira hola, auto eta autoki fornitzale tratuan hasiak, denak ontsa joanez heldu den martxo edo apiril horietan laur ehun bat enplegu ekartzen ahal luzketenak, denak ontsa joanez.

Tokiko Seat batetik, kanpoko Ford, Volkswagen eta holako, badea hor burura errexik?...

- Tubacex, Euskal Herrian tubo edo hodiak egiten dituen enpresa (Araban) sozio-lagun bat aurkitu nahiz dabila atzerrian edo estranjerian, harekin zerbait gehiago erreusitu nahiz.

Lanak izanen dira gisa guziz: hiru ehun miliun pezeta galtzen ditu Arabako enpresa horrek ilabetean, eta azken bi ilabeteetako jornalak jasotzekoak dituzte langileek.

- Elkarteen Zergak jausten ahal diren, hori zuten egun hauetako beren gaia Eusko Jaurlaritzak eta hiru deputazioek (Bilbo, Gasteiz, Donostia).

Ehuneko 35 zen zerga, 25etarat jaustea zuen Bizkaikoak proposatzen, beste europanoekin harmonisatze baten egiteari buruz joaiteko.

Beste alde batetik balukete gaurko egoeran holako baten beharra zenbaitek.

Baina ahal dea beste buru batetik?

Sartzeak gutituz, buru egiten ahal dutea beste zenbaitek, dituzten galdeen aitzinean?

GIZARTEA

- Nafarroa oinez nun eginen den 1993 urtean ez da oraino erabakia.

Bai haatik galdeak eta eskaintzak badirela jadanik herri batzuetarik.

Hauetarik bat, Berako herria.

Ttipi-ttapa kasetaren bidez, guk dakigunez, zabaldua dute berria: Berako Labiaga ikastolak eskainia duela bere kandidatura aspaldidanik.

- Lesakan kexu dira: bi mediku erdaldun, euskara ez dakitenak igorri dizkietelakotz Osasun zentrora, ez baita hori zerbitzu eta errespetu egokiena euskalduntsu den herri batean.

- Urdazubiko herriak, Nafarroan, Dantxariaenetik hurbil, baditu bide berritze eta karrika apaintzeko lanak egiteko: ehun eta lau miliun pezetarena.

Herriko kontseiluaren udal batzarrean xuritu da lan horien hartzeko auzia, edo atxudikazioa.

Amaiurko Goinetxek du lanaren bi zatietan eskaintzarik hoberena egin eta harek ditu beraz hiru urtez bururatuko, galdetua den bezala.

- Andoaingo herrian aurkikuntza arkeologikoak egin dira burdin arokoak, Buruntza mendia deitzen den tontorrean.

Duela bi mila, bi mila terdi urte, inguru hortakoak, intres haundia bazuten hango tokiaren zaintzeko hegoaldeari buruz itzuli terrazetan, erromanoen kastro moduko haietarik zaitekeena hain segur.

Carlos Olaetxea, Aranzadi zientzi elkartekoa eta holako asko interesatzen dira aztarna edo herresto mota hoieri.

Haren arabera, Nafarroan eta Araban badaude holakoak, guti aldiz Gipuzkoan eta Bizkaian.

- Egin egunkariak, erreberriturik eta haunditurik atera du azaroaren 8an bere kaseta.

Jabier Salutregi zuzendariak berak erran duenaz, iritzi sailek nahi dute izan lehen baino garrantzitsuagoak, biziagoak, egunkari kritikoa eta ausarta ere bai, dionaz...

Lan zaila da kasetaritza.

Hautuak bestalde.